XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kikili itzartu eta eseri egin zen.

Argia piztu zuen: - Zer gertatzen da, Kokolo?.

- Ba dago!. Ba dakit tipo hori nor den!.

- Zein tipo, Kokolo?.

- Istripuan zauritutako emakumearen senarra.

Kikilik, logura zuela oraindik, begiak igurtzi zituen haserre: - Badakizu zein ordu den, Kokolo?. Goizaldeko laurak!.

Kokolo zoraturik bezala zegoen: - Eta zer axola du horrek!. Orain ba dakit gizon hori nor den.

Kikilik jarraitzen zuen haserre egoten: - Baina, Kokolo!.

Ezin dezakezu hori bihar goizerako utzi?. Zer garrantzi du gizon hori nor den jakiteak?.

- Handia, Kikili. Garrantzi handia. Gizon hori aurretiaz ere ikusi dugu.

Kikilik amore ematea erabaki zuen, jende zoroa tratatzeko modu egokia, noizbait nonbaiten irakurria zuenez, amore ematea zelako: - Beno, Kokolo - esan zion koipetsu. Non ikusi duzu aurretiaz aurpegi hori, Holan agian?.

- Ez, ez da aldizkari batean izan.

- Telebistan orduan? - Ez.

Pertsonalki ikusi dugu.

- A!. Orduan Angustietako Markesaren gonbidatu ospetsu bat da.

Kokolo haserre jarri zen: - Ez, ez eta ez!.

Baina ez zara oroitzen, tonto halakoa, non ikusi genuen aurpegi hori?.

Kikilik berriro igurtzi zituen begiak loguraz, eta ahoa zabaldu zuen arnasa botatzeko: - Mesedez, Kokolo.

Erdi lotan nago (...).